CCOO Irakaskuntzak Bigarren Hezkuntza et Lanbide Heziketako irakasleen kidegoeetarako Lan Eskaintza Publikoaren plazen proposamen urria aurpegiratzen dio Hezkuntza Sailari. 2020ko LEPan eskainitako plaza kopurua erabat urria da aipatu kidegoen bitartekotasuna murrizteko. Eskaintzaren halako xuhurkeria dela eta, CCOOek eta Estatuko gobernuak hitzartutako 5.000 plazetako gehiena gainditzeko bere konpromisoa betetzetik oso urruti geratzen da Eusko Jaurlaritza.
CCOO Irakaskuntzak, prozesuan parte hartzeko aspektu teknikoei buruzko informazioa emateko, Lekualdatze Lehiaketaren gaineko informazio bilerak gure hiru egoitzetan antolatuko ditu.
Ordezkapenak egiteko Irakasleen zerrendak irekiko dira (Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoetako eta Diseinu mailako zerrendak).
CCOO Irakaskuntzak praktiketan dauden funtzionarioei bilera deialdia luzatzen die. Parte hartu behar duzuen prozesu desberdinak azalduko dizkizuegu: destinoak, Lekualdatze-lehiaketa, Zerbitzu Eginkizunak, besteak.
Bilerak gure egoitzetan gertatuko diraurriaren 8 eta 15ean.
CCOO Irakaskuntza urteak daramatza hezkuntza elkarteari eta, oro har, euskal herritarrei, ohartarazten Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako kontseilariordetzak eskuarki transmititzen duen optimismo tonu gehiegizkoa txikiagotzea komenigarria dela. Jakin badakigu, Estatuko gainerakoarekin erkatuz gero, lorpen eta ekimenei dagokienez, maila hobeagoan gaudela baina, guztiz beharrezkoa da oinak lurrean eduki eta hezkuntza etapa honetako langileei egunero sortzen zaizkien arazo larriak konpontzea.
Betetzen ez diren konpromisoak ordaindu beharreko gertatzen dira beti. Egun hauetan ikusten dugu, nabarmentzen, jasaten, pairatzen… Beren haragietan sufritzen ari dira hori Hezkuntzako ordezkagaiek. CCOO irakaskuntza borrokatzen ari da Euskadiko Hezkuntza Saila, Ordezkagune bidezko plazen esleipen prozeduran, burutzen ari den huts egiteek konponbidea izan dezaten.