Euskadiko Auzitegi Gorenak CCOO-Irakaskuntzari ematen dio arrazoia eta patronalak 2016ko urtarrilaren batetik aurrera gizarte ekimeneko irakasle ez diren langileen soldatari %1eko igoera aplikatzera behartzen ditu

    17/05/2017.

    CCOO sindikatuak Gizarte Ekimeneko AZL eta sektore publikoan pareko lana betetzen duten langileen arteko homologazioa %95koa izan behar duela ezartzen duen hitzarmenaren artikulua Patronalen eta ELAren artean aplikatu gabe uztea eragozten du.
     
     
    Patronalen eta ELAren arteko ententeak jasotako epai kondenatzaile berri batek, erakunde hauen interesek,hainbesteko lanaren eta ahaleginen ondoren, eta ongi kostata, berreskuratu genuen Euskadiko Gizarte Ekimeneko Hitzarmenaren artikulu bat ez betetzeko asmoari bidea itxi dio.
     
    2016ko urtarrilaren 1ean, Administrazio Publikoek%1eko soldata igoera aplikatu zieten hezkuntzako arlo publikoko langile guztiei. Horrek, praktikan Hitzarmenaren 62. artikuluak finkatzen duen %95eko homologazioa neurri horretan (%1)ez betetzea erakarri zuen.
     
    Batzorde Parekideak eta Hitzarmenerako Negoziazio-mahaiak,Gizarte Ekimeneko AZL guztientzat onuragarria den soldata-doikuntza horren onarpen-prozesua automatikoki ezarriko lukeen akordioa har zezaketen. Baina, Kristau Eskolaren utzikeriak eta, harrigarria bada ere, baita ELAren nagikeriak ere, 2013. urtean AZLentzat sinatutako Homologazio-akordioaren ondorioz automatikoa izan beharko zen igoera aplikatu gabe uztea eragin zuen.CCOO-Irakaskuntzak, beste sindikatuekin batera, Patronalen eta ELAren aurkako demanda aurkeztu zuen, Hitzarmena hain modu nabarmenean ez betetzeagatik.
     
    Berriro ere Justizia langileen alde azaldu da eta Epaitegiko presidenteak berak, Garbiñe Biurrun magistratuak, epaiketan adierazi zuen moduan, kondena-epaiak hasieratik argi eta garbi zegoen bidea hartu du, indarrean dagoen hitzarmena aplikatu behar dutela finkatuz. Epaiak errekurtsoa jaso dezake, baina KEri errekurtsorik ez jartzea exijitzen diogu.
     
    CCOO-Irakaskuntza, zer esanik ez,pozik agertzen da emaitza honengatik. Sindikatu honek, ongi kostata berreskuratutako 2009ko Hitzarmenaren zaintzaren eta bere osotasunean aplikatzearen ardura ukaten jarraituko du, oraingo hau hobetuko duen hitzarmena sinatu ahal izan arte. Bide horretan, negoziatzen eta ahalegin guztiak egiten izango gaituzue, behar den guztia emanez etsi gabe. 

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.