SINATUA BIZKAIAN ESKU HARTZE SOZIALARI BURUZKO HITZARMENA

    14/11/2014.

    Joan den ostiralean, azaroaren 7an, CCOO, ELA, eta Gizardatz patronalak,  2014-2016 urteetarako sinatu dugun aurreakordioak hirugarren hitzarmenarekin lortu genuen aurrerapenari hobekuntza ekarri dio. Bizkaiko hurrengo esku hartze sozialari buruzko hitzarmenak  KIParen araberako igoera ziurtatuko du. Berresten  du, animazio soziokulturala  Esku hartze Sozialetik banandu ezinezko zatia dela, eta horrez gain aurreakordio honek lanaldiaren murrizketarekin batera, gaueko lanaren plusa, txandakotasun-plusa eta igandeetako eta Jaiegunetako plusaren hobekuntza dakarkiela.

    Aurreakordio honen beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat, 2012ko otsailean Rajoyren gobernuak lan-erreformari ezarri zion blindajeari aurre egitea  da, akordio honek langileentzako kaltegarriak diren ezaugarriak baliogabetuko ditu eta beste zenbait alde hobetu.

    Ez dugu uste bide guztia egina dagoenik, negoziaziorako zailtasunak izango dituzten atalak eginak izan arren, oraindik asko gelditzen da zehazteko. Ez da erraza izan honaino iristea, eta ez patronalak duen jarrera gogorragatik, eta negoziaziorako dituen metodo anbiguo eta zalantzazkoagatik bakarrik, baizik eta lagileen zenbait ordezkarik planteatu dituzten zailtasunagatik ere bai. Badirudi ordezkatzen dituztela dioten jendearen zerbitzura baino beren erakundearen protagonismoaren morrontzara daudela.
          
    Garbi esanda akordio ona dela pentsatzen dugu, guztion lanaren ondorena da, baino Eskadiko Langile Komisioak ( gogoratzea komeni da aurreko hiru akordioak sinatu dituen sindikatu bakarra garela)  ardura lan bat egin du beste interes guztien gainetik sektoreko langileen lan-baldintzen hobenkuntzak gailenduz. Hau behin eta berriz esaten dugu, aurreko hiru hitzarmenetan Eskadiko Langile Komisioak egin duen lan onarengatik bakarrik gaudela hemen. Horregatik zoriondu behar gara.

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.