Apirilaren 28a. Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna.

  • Asanblada informatiboak

14/04/2015.

Aurtengo apirilaren 28an, laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko egunean, mutuei dagokienez araudian eman diren aldaketek langileentzat sortuko dituzten arazoak aipatu behar ditugu beste behin. Orain onartu den Mutuen Legeak botere handiagoa ematen die hauei ohiko gaixotasunen bajei dagokionez.
Hau kaltegarria da oso baja dagoen langilearentzat, baina gainera gure osasuna publikoa pribatizatzeko bide bat da. Osakidetzari eskumenak kentzen dizkio arlo honetan egin nahi dituzten murrizketak justifikatzeko. CCOOk Mutuen Legearen arlorik erregresiboenak aldatzera bideratuko ditu bere proposamenak, baina ohiko kontingentzian mutuen esku-sartze berriaren aurrean bere eskumenak defenda ditzala eskatu behar diogu Osakidetzari.
Horregatik guztiagatik, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta egingo ditugun asanblada inforatiboetan parte-hartzeko deia zabaldu nahi dizuegu:

Gasteiz: apirilak 23, 10:00etan CCOOn
Donostia: apirilak 27, 10:00etan Kirolarten (Anoeta)
Bilbo: apirilak 28, 9:30ean Juan Larrea Aretoan (Kale Nagusia 50)

 

Documentación asociada
Documentación asociada

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.