Ikastetxeetako arbeletan aurkitu den amiantoa dela eta

    14/12/2015.

    Komunikabideek egun hauetan zabaldu duten informazioaren arabera amiantoa aurkitu dute Gasteizko lau eskoletako sei arbolen konposizioan, eta baieztatua eta egiaztatuta dagoela esan dezakegu. Egia da arbel horiean aurkitu den amiantoa ez dela hauskorra, edo egoera normalean eta manipulatzen ez den bitartean ez duela zuntzik botako, baina gogorarazi behar dugu amiantoa debekatuta dagoela 2002 urtetik giza osasunean dituen ondorio larri eta kaltegarriengatik. Gogorarazi behar dugu baita ere arbel hauek sare pribatu zein publikoan aurki ditzakegula baina baita ere bestelako hezkuntza zentroetan, esaterako akademia pribatu edo autoeskoletan.
     
    Gure ustez lanean osasun eta segurtasunaren zaintzarako eta amiantoaren inguruan gaur egungo araudiak dioenari erabat egokitzeko hiru lerro jarraitu beharko lirateke:
     
    - Amiantoaren izaera ez hauskorrak eragiten du lixatu, leundu, moztu, zulatu edo antzeko lanak egitean, honek, osasunarentzat kalteak eragin ditzaketen zuntzak bota ahal izatea.
    - Ikastetxeko zuzendaritzari, berehala, arbelen egoera hipotetiko kaxkarraren inguruko informazioa eman behar zaie. Zuzendaritza, eskumena duen enpresa batekin jarriko da harremanetan hauek beharrezkoak diren prebentzio eta segurtasun neurriekin arbelak kentzeko. Eskumena duten enpresa hauek Eusko Jaurlaritzaren erregistro batetan jasotzen dira. 
    - Lehenengo paragrafoan aipatutako lanak egin dituztenek, bertan egon direnek edo hondatuta dauden arbelak erabili dituztenek, OSALANek kudeatzen duen amiantoarekin lan egin eta geroko Lan ondoko zaintza programan sartu behar lukete beren osasunaren zaintza egokia egin ahal izateko. Dena dela, osasunaren zaintza enpresaren ardura da. 
    Jar zaitez harremanetan CCOOrekin sortzen zaizun edozein zalantza argitzeko, bereziki Osalanen Lan ondoko zaintza programan sartzeko, sindikatutik egin dezakegun izapidea da eta lagun zaitzakegu.
     
     
    AFILIATU CCOOn ETA BABESTU ZURE OSASUNA LANEAN
     
     

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.