CCOOek, egungo Mahai Orokorrak eman duena, “eskubideak berreskuratze bidean gutxiegitzat jotzen du

    Sindikatuak, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak ez duela negozitzeko asmorik agerian jarri du; asteazken honetako bilkuran berrriro frogatu denez.

    20/09/2018.

    Euskadiko CCOOen Arlo Publikoak, “aurrerapauso gutxiegitzat” jotzen du egungo Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrera Eusko Jaurlaritzak ekarritakoa. Mahaian azaldutako soldata igoera, 2018ko lehen seihilabeteetarako 1,5ekoa eta 0,25ekoa bigarrenerako, krisi, austeritate eta murrizketa urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzetik urruti geratzen baita eta, egungo KPIari (%2,2) aurre egiteko gutxiegia da. Euskadiko ekonomiaren hobekuntzari buruzko Eusko Jaurlaritzaren adierazpenak gogorarazi ditu Sindikatuak, langileengan eraginik izan ez duen hobekuntza. BGAEetarako ekarpenak ere oso urriak dira.

    Halaber, 2019rako proposatutako soldata igoera KPIaren azpitik gera daiteke, kontuan hartuta, gehienbat, Eusko Jaurlaritzak proposatutakoan, Estatu mailako Enplegu Publikoaren akordioak berariazko osagarrietan eragiteko aukera ematen duen %0,5eko igoera xixkatzen dela.

    Lanerako aldi baterako ezintasun kasuetan, urteko lanaldiari eta soldata osagarriari dagokienean bakarrik krisiaren aurretiko eskubideak berreskuratzen dira. Kontuan hartu behar da, urte askotan, ABEeko osagarriari dagokionez, Euskadik Estatuko baldintza okerrenak izan dituela. CCOOek adierazi du “badirela hiruzpalau aldiz 35 orduekin eta ABE osagarriaren %100arekin bere adostasuna azaldu behar izan duela”; horregatik, Mahai Orokorrean hartutako akordio gero eta urriagoak betetzea eskatu du. Halaber, 35 ordutako akordioa enpresa publikoetara helakaraztea eskatu du, berehala ezartzeko.

    CCOOek egindako galdera zuzen bati, Funtzio Publikoaren Kontseilariordeak zera baietsi zuen: Kode Etikoari eta enplegatu publikoak Eusko Jaurlaritzaren eta bere Adminstrazioaren erabaki eta jokaerekiko bat ez etortzeko aukerari buruz, duela gutxi agertutako informazioa ez dela egia.

    CCOOek berriro exijitu du Administrazioko lan legepeko langileei errelebo kontraturarako sarbidea eta baita erretiroagatiko sariak berreskuratzea ere, legekoa ez den proposamen baten bidez Eusko Legebiltzarrak eskatu zuen bezala.

    Hori guztiagatik, CCOOek enplegatu publkoekiko zorra onartzeko beharra berriro ere azpimarratu du eta Mahai Orokorra negoziazio bnetako esparruta bihurtzea, enplegu publikoaren eskubideak berreskuratu eta hobetzeko, negoziazio Mahai honi dagozkion esku-hartze publikoak saihestuz. Horregatik, premisa hauetan oinarrituta Mahai Orokor berriak deitzea eskatu du.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.