FECCOOek UNITATE DIDAKTIKO BAT PRESTATU DU EMAKUMEZKOEN AURKAKO INDARKERIARI EKITEKO, HAURTZAROTIK UNIBERTSITATERAINO

    Eskura dezakezun materialaren asmoa zera da: indarkeriari aurre egin hezkuntza igualitario baten bidez, ikasleak, irakasleak eta familiak animatu eta eredu izateko.

    23/11/2018.
    25N

    25N

    Hezkuntza etapa desberdinetan zera ikasiko dugu: nola jokatu, zer egin edo esan, nola jantzi, azken batez, gizarte itxaropenetara egokitzen. Eskolak, gizarte kontrolerako tresna gisa, itxaropen horiek betetzen erakusten digu, etengabeko zuzenketaren bitartez. Nola jantzi, zer jan, nola jan, bere nahia nola definitzen den, elkarrekin sozialki inplikaturik gauden zerbait da. Gorputza diziplina pean jartzea guztion helburua bihurtzen da. Sistema hau gure barruan eragiten ari zaigu baita jaiotzaren aurretik ere. Operatibo soziala abian jartzen da emakume batek bere haurduntza argitara ematen duen une berberetik.

    Sistema zorrotz honek sufrimendua, oldarkortasuna, errefusa eta indarkeria bakarrik ekar ditzake. Izan ere, nekez lortuko ditugu gizarte perfekzio eta adierazpen logika hauek, emakume zein gizonezko bezala.

    CCOOO Irkaskuntzaren Federaziorako, lehentasunezkoa da agindu matxisten logikekin hausten dituzten estrategiak definitzea, gizonezkoak emakumezkoen gainetiko gizarte mailan jartzen dituztenak. Hauxe, gizartearen bilakaerarekin lor daiteke bakarrik, funtsean, hezkuntzaren bidez helduko da, positibotasunean, aniztasunarenganako begirunean, ezagueraren kudeaketatik datozen edukinekin izan ezik, emozioen, sentimenduen, bizipenen eta, aberatasun elementu gisa, aniztasunaren begirunearen bidetik datozenekin ere; errealitate bakoitza bistaratzean, ikaskuntza pedagogiko ikusgarri gisa.

    Honetatik sortzen da hau bezalako materiala aurkezteko premia, maila guztietan, haurtzarotik unibertsitatera, landu daitezkeen material desberdinei ekiten diena, hain zuzen ere, geroan desberdintasun eta indarkeria egoerei bide eman diezaiketen ideiak errepikatu eta transmititzen dituzten jarrerak, egoerak eta ekintzak ezabatu edo gutxitzeko.

    "Animatzen zaituztegu partekatu, adierazi, azaldu eta material honetan txertatzen munduaren ikuskera aldatzara garamatzen edozein tresna non maskulinoa femeninoa baino baloratuago dagoen, non emakume izateak, batzutan, mehatxu gisa eta segurtasunik gabe bizitzen den. Matxismoa eta bere lagunak ituan jarri behar ditugu.

    Ez dugu egungo feminizidioaren konplizeak izan nahi ezta nagusi den LGTBIQfobiarena ere. Ziur gaude, eskola egiteko beste era bat posile dela, askatasunean eta berdintasun premisen bidez, hain zuzen ere. Otzan, menderatuak, geldirik, isilak, geldoak, diziplina zorrotz batean murgilduta nahi gaituzte, nagusikeria nabari batean bere adierazpen handiena duena”, dio agiriak.

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.