9 egun greba hauen ondoren, CCOO Irakaskuntzak Kristau Eskola eta AICEren erresponsabilitateari deia egin nahi diogu

  • Sektoreko langileen gehiengoaren babesa ikusita, CCOO Irakaskuntzarentzat ulergaitza izango litzateke langileriaren aldarrikapenak jasoko ez duen negoziazio-proposamenik ez jasotzea.

Bederatzi egun greba hauen ondoren, pilota Kristau Eskolako teilatuan dagoela argi eta garbi. daukagu. Kristau Eskolak bere jarrera berraztertu behar du eta hitzarmen berri bat sinatzea ahalbidetuko duen benetako negoziazio bati ateak ireki, duela urtebete geroztik eskatzen ditugun oinarrizko bost puntuetan aurrerapen esanguratsuak jasotzen dituen proposamen baten bidez.

03/12/2018.
Huelga concertada 30N

Huelga concertada 30N

Hori ez egitea arduragabekeria litzateke. Errealitatea oso egoskorra da, eta bai sektoreko langileak, bai Eusko Jaurlaritzak, bai gure ikastetxeetako guraso-elkarteak, oso argiak izan gara eskaera bakar batean: Kristau Eskolak jarrera aldatu behar du, immobilismoa utzi eta erreakzionatu. Hitzarmen berri batek, zalantzarik gabe, hezkuntza kalitatea hobetzea eta sektorean dagoen gizarte bakea lortzea ekarriko du, sektore hau mugitzen duten engranaje guztiak berriro martxan jartzeko eta aurrera jarraitu ahal izateko.

Kristau Eskolak ulertu behar du bere hezkuntza-proiektuaren erdian ikasleak eta familiak egon behar direla, baita langileak ere.

CCOO Irakaskuntzan zain geratzen gara. Egiazki baiezko erantzuna baino ez genuke ulertuko.

Ez da garaiturik izango, denok irabazle izango gara.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.