Administrazioak oposizio-faserako proposatutako aldaketak

    12/12/2018.
    OPE-EPE

    OPE-EPE

    LEHEN PROBA

    1.- A proba: praktikoa (%70)

    - Xehetasun gehiago ariketa praktikoaren definizioan: deialdiaren eraskinean ahalik eta azalpen gehien ematea probaren ezaugarrien eta balorazio irizpideen inguruan.

    -Probaren iraupena arintzea: 3 ordutik 2ra pasatzea (Maisu-maistren kidegoan)

    2.- B proba: gai bat garatzea (%30)

    - Ez da aldaketarik aurreikusten, gaitegiak eta probaren garapena 276/2007 errege dekretuak arautzen ditu.

    BIGARREN PROBA

    1.- Programazio didaktikoaren betekizun formalak

    DIN-A4 formatuko 40 folio gutxienez eta 60 gehienez izango ditu gehienera ere, alde bakarretik idatzita.

    Aurreko deialdietan eskatutako beste ezaugarri formalak kentzen dira.

    9 unitate didaktiko izan beharko ditu gutxienez, eta zenbakituta eta garatuta egon beharko dute, deialdian adierazitako alderdietako bakoitzean.

    Ez da eranskinik sartuko. Programazio didaktikoaren azala eta aurkibidea ez dira 40-60 folioen barruan zenbatuko.

    Programazio didaktikoa aurkeztu beharko da 2019ko maiatzaren hilabetean. Deialdian zehaztuko dira datak zehaztasunez.

    2.- Bigarren proba gauzatzea (Programazio didaktiko bat aurkeztea eta defendatzea(%40) eta Unitate didaktiko bat prestatzea eta ahoz aurkeztea (%60)

    Programazio didaktiko bat aurkezteko eta defendatzeko, eta Unitate didaktiko bat prestatzeko eta ahoz aurkezteko, izangaiak ordu bat gehienez izango du, modu honetan banatuko dena:

    Hasieran, aldez aurretik aurkeztutako programazio didaktikoaren aurkezpena eta ahozko defentsa egingo da epaimahaiaren aurrean; horretarako, izangaiek hogei minutu gutxienez eta hogeita hamar gehienez izango dute.

    Ondoren, epaimahai berberaren aurrean unitate didaktikoa ahoz aurkeztuko da gehienezko denbora (ordu bat) bete arte.

    Izangaiak bere azalpena bukatu ondoren, epaimahaiak galderak egin edo jarduerak proposatu ahal izango dizkio, azalpenaren edukiari buruz edo bere ariketa praktikoari buruz. Ez du hamabost minutu baino gehiago iraungo eztabaidak. Guztira, pertsona bakoitzak ordubete eta hamabost minutu izango ditu gehienez jarduera horiek guztiak egiteko.

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.