Gizarte Ekimeneko ikastetxeak borrokan - 10 urte hitzarmenik gabe!!!

    EAEko Itunpeko Irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko langileok borrokan darraigu 2010az geroztik, Kristau Eskola eta AICEIZEA patronalek erabakitako murrizketak pairatu genituen urtetik, zeintzuk epaileek baliogabe utzi zituzten. Apirila, maiatza eta urriko bederatzi greba egun ospatu eta gero, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEAren erantzun inmobilista ikusita, Urtarrilaren 16, 17, 18, 21, 22, 23, 24 eta 25eko greba deialdia eginarazi digute. Errebindikazio eta mobilizazio egunekin jarraituko dugu 18-19ko kurtsoan, patronalek ezentzunarena egiten jarraitzen badute. Gure aldarrikapenek eta mobilizazioek hezkuntzako langile bezala lanerako duintasuna emango digun sektoreko hitzarmen baten alde jarraitu egingo dutelako.

    Gure soldatek 2009ko berdinak izaten jarraitzen dute. 38 bilera baino gehiago egin dira, baina Kristau Eskolak, gure patronalak, ez du behin ere ez proposamenik aurkeztu. Irakaskuntzak eboluzio handia izan du azken hamar urteotan, baina gure lan baldintzak ez dira aldatu. Zeren zain daude eguneratzeko?

    15/01/2019.
    Gizarte ekimena. Urtarrileko grebaren egutegia

    Gizarte ekimena. Urtarrileko grebaren egutegia

    Oso ondo bizi garela esango dute batzuek, soldata onak dauzkagula (erosmen ahalmena %12,4 galdu dugun arren) eta opor asko. Sektoretik luzatzen ditugun aldarrikapenak soldatetatik haratago doaz, ordea. Gure lan baldintzek hezkuntza kalitatean eragin zuzena dute . Ez gara ari ordu gutxiago lan egitea eskatzen, baizik eta gure klaseak planifikatzeko, geletan geroz eta gehiago ematen den aniztasunari erantzun on bat emateko materiala prestatzeko, familiei arreta integral bat eman izateko...

    Emakume aurpegia duten, eta ondorioz, lan baldintza kaxkarrenak dituzten bi sektoretan jarri nahi dugu arreta berezia: Haur Hezkuntzako 1. zikloko langileak eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistak . Prekarietatea gehien pairatzen duten kolektiboak, kasu batzutan mila eurotik beherako soldatekin, eta gainera, gainontzeko dozenten orduak 300 ordu baino gehigotan gainditzen dituztenak

    Itunpeko sareko hezkuntza kalitatea eta gure lan baldintzak batera doazela sinisten dugu . Hori dela eta, gure borrokarekin sare honetan parte garen denok irabaziko dugu: ikasleak, familiak eta langileak. Saiatu gara gatazkan puntu honetaraino ez iristen, negoziazioa etengabe luzatuz, baina argi ikusi dugu edukiak dituzten proposamenik egiteko asmorik ez dutela. Hortaz, gure eskubide eta lan baldintzen defentsan beste zortzi eguneko greba deitzea beste biderik ez zaigu geratu.

    #GizarteEkimenaBorrokan

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.