CCOOek Estatu osoan, grebarako deialdia egiten du Espainiako hezkuntzan

    CCOO Irakaskuntzaren Federazioak emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunen, giza eskubideen eta indarkeria matxisten aurkako borrokaren defentsari eustea eskatzen du.

    05/02/2019.
    8M

    8M

    CCOO Irakaskuntzaren Federazioak, datorren martxoaren 8an, konfederazio esparru sindikalean, hezkuntzan greba orokorrerako deialdia egiten du, irakaskuntzaren bezalako sektore estrategikoetan 24 orduko lanuzteari aukera emango diona; irakaskuntza baita sexismoa erauzi eta berdintasunezko gizarte baterantz aurreratzeko guztiz funtsezkoa.

    Gero eta premiazkoagoa da berdintasuna, baterako hezkuntza eta indarkeriaren ezabapena heziketa-eztabaidaren erdigunean kokatzea, gizarte denborarekin bat datorren garapen eta aurrerapen maila gorenetan kokatuko dituzten hezkuntza politiketan aldaketa bat sustatzeko. CCOOek behin eta berriz errepikatu du, gobernuek baliabide nahikoak jarri behar dituztela politika horiek heziketa-androzentrismoaren bilakaera berma dezaten.

    Urte honen hasieratik hona, emakume izateagatik sei erail dituzte eta taldeko bortxaketa bat baino gehiago eman dira. Honen aurrean, epai-sistemak estrategia globala, zehatza eta hunkigarria ezartzeko premia agerian jarri du. Halere, ez da, 3/2007 Legearen esparruan garatu behar diren proposamenetatik ia bat ere inplementatu, ezta emakumenenganako indarkeriaren aurkako onartu berria den Estatuko Itunaren neurriak abian jarri ere; aipatu itunak hezkuntzan ekimen zehatzak sustatzera behartzen du. Azkenik, ez da horretarako aurrekonturik ezarri ere.

    CCOO Irakaskuntza Federaziaoren aldetik, zera eskatzen dugu:

    ✓ Emakumeen historiari ekingo dioten eduki kurrikularrak, testuliburuetan irakasgai guztietako emakume egileak agertzen direlarik. Berdintasunaren eragile bat izendatzea eguneroko ordu-kreditoak, baliabide ekonomiko eta materialak dituena, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna sendotzeko egokitzat jotzen diren neurriak burutzeko.

    ✓ Sexismoaren prebentzioari buruzko eduki ebaluagarria, genero gizarte roletan, sexualitateetan, aniztasunarenganako, identitatearenganako eta genero adierazpenenganako begirunean aldaketak.

    ✓ Patioetan eta eskola-esparru komunetan baterako hezkuntzaren bizipena eguneratzea, partizipatiboagoa eta kolektiboagoa non, hezkuntza ikastetxe guztietan, akademikoetan eta unibertsitatean begirunea eta berdintasuna sustatzen den.

    ✓ Genero ikuspegia duen heziketa berrikuntza proiektua duten ikastetxeentzako finantziazioa.

    ✓ Berdintasunean prestatzeari dagozkion edukiak txertatzea, genero ikuspegia izan eta indarkeriari aurrea hartzen diotenak, irakasle-lanbiderako sarbidearen prozesu ezberdinetan.

    ✓ Funts gehigarriak, 2019ko EAOetan, Hezkuntzaren alorrean soldata-aldea ezabatzeko, gaur egun, gutxi gorabehera, %8aren inguruan dagoena.

    ✓ Heziketa-sektore guztietan, generoagatik eta sexu jazarpenari buruzko berariazko protokoloak burutu, onartu eta sustatzea eta baita ikastetxeetan neurri zehatzak bultzatzea, ikasleen partaidetzarekin.

    ✓ Aitatasun baimena berehala ezartzea, lana eta familia bateragarri egiteko.

    ✓ Hezkuntza sektore guztietan berdintasun planen premiazko negoziazioa, soldata alde handiagoa, prekaritatea eta ezegonkortasuna dagoenetan bereziki eraginda.

    ✓ Ikastetxe pribatu guztiek berdintasun planak izateko derrigorrezkotasuna, emakumeentzat behin-behinekotasuna eta partzialitatea murriztea bermatuko dituztenak.

    ✓ Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako aparteko neurriak.

    ✓ Hezkuntza sektore guztietan, berdintasun, genero, identitate eta aniztasunaren kontuetan derrigorrezko prestakuntza plan bat abian jartzea.

    Heziketa bozgorailurik indartsuena da gizarte paradigmako aldaketa burutzeko, giza eskubideen eta indarkeria ezabatzearen defentsan aitzindari jartzen gaituena. Ikastetxeetatik sexismoa kanporatu eta emakumeenganako begirunea, bizitza eta segurtasuna sendotzeko aukera emango digu. Hori guztia, aniztasunei eta identitatei ekinez, bizitza proiektu osoa garatzeko berme guztiekin.

    CCOO Irakaskuntzaren Federazioaren aldetik, mugimendu feministaren erreibindikazioak geureak egiten ditugu eta Irakaskuntzako langileei eta hezkuntza elkartearen gainerakoei deialdi garbia egiten diegu martxoaren 8an 24 orduko greban masiboki parte har dezaten, berdintasunerako benetako aldaketa sustatzeko.

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.