Garbiketa eta Sukaldaritzako kontratazio-beharrak betetzeko moduari buruzko akordioa

    20/12/2019.

    Abenduaren 17an Administrazioak eta UGT, LAB eta CCOO sindikatuek sinatu zuten Garbiketa eta Sukaldaritzako kontratazio-beharrak betetzeko moduari buruzko akordioa bidaltzen dizuegu. Akordio honetan jasotzen den deitzeko modu berria 2020ko urtarrilaren 2an sartuko da indarrean.

    Akordioan xedatutakoaz gain, garrantzitsua da gogoraraztea lanpostu hutsa errelebo-hartzaileari zuzenean esleitzeak indarrean jarraitzen duela, baldin eta bete beharreko lanpostu hutsa 2017ko iraila baino lehen hasitako txanda-kontratuen amaieraren ondorio bada, edo, hala badagokio, 2017ko iraila baino lehenagoko 64 urteko erretiroagatiko urtebeteko bitarteko kontratuen amaieraren ondorio bada.

    Era berean, Akordioan jasotako informazioa esteka honetan dago argitaratuta:

    http://www.euskadi.eus/garbiketa-eta-sukaldaritza-deiak/web01-a3holaei/eu/

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.