Zaldibarreko zabortegiaren arazoan irakaskuntza sektoreko langile guztientzat zehaztasuna eta prebentzio neurriak eskatzen dizkio CCOO Irakaskuntzak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari

    Sindikatuak harriduraz eta kezkaz hartzen ditu azken egunotan ematen ari diren erabaki kontraesankorrak, kaltetutako herrietako hezkuntza elkartearentzat babes neurriak ezartzeko orduan.

    18/02/2020.
    Fuente: republica.com

    Fuente: republica.com

    CCOO Irakaskuntzak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Prebentzio Zerbitzuari exijitzen dio zalantzarik gabeko jarrera izatea herritarren osasuna zaintzeko bideratutako ekintzak azaltzeko orduan, bereziki hezkuntza jarduerari dagokiona.

    Ez da onargarria EHUko zuzendaritza izatea gomendatzen ari dena zonaldeko emakume bular-emaile eta haurdunei unibertsitateko klaseetara ez joatea, Prebentzio Zerbitzuak prebentzio informazio nahikoa eman gabe jarraitzen duen bitartean, potentzialki arrisku egoeran dauden herritarrak barne hartuko dituena.

    Zabortegia behera etorri zen unetik arazo honetan kudeaketa txarrak, informazioa izkutatuz eta neurri apalak hartuz, herritarrak lasaitu ordez, alarma ugari sortu ditu. Kudeaketa egoki batek bakarrik -mespretxatuko ez dena arazo txikia bailitzan- eta informazio kanpaina zuzenak lasaituko ditu argitasuna eta sortu den arazoarentzako soluziobideak bakarrik eskatzen dituzten herritarrak.

    CCOO Irakaskuntza

    2020ko otsailaren 18

    Documentación asociada
    Documentación asociada

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.