A5eko hausteskundeak direla eta, CCOO Irakaskuntzak alderdi politikoekin kontaktu txandari hasiera eman dio

    Aurreko hauteskundeetan bezala, gure sindikatua euskal hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoekin bilduko da, erizpideak trukatu eta egungo hauteskundeei aukerak eskaintzeko.

    04/03/2020.

    Hauteskunde deialdi berria egiten denean, CCOO Irakaskuntzak ohikoa du bilkura hauek izatea. Hauetan sindikatuak bi dokumentu aurkezten ditu: amaitu berri den legegintzaldiaren balorazioa (2016-2020) eta, sindikatuaren ustez, alderdi politikoek, hurrengo lau urteetan -gobernuan zein oposizioan egonda- bere egin ditzaketen hezkuntza proposamenak.

    Apirilaren 5ean, euskal herritarrek honetan pertsatuta bozkatuko dute: aukeratuta irtengo den hurrengo gobernuak egungo egoera sozial, ekonomiko eta kulturala hobetzeko irtenbidea aurkituko duela, hezkuntza sistema hobetzea barne.

    Hezkuntza Kontseilaritzat orain arte eman dion baino bultzada handiagoa behar du euskal hezkuntzak. Aurreko legegintzaldietako arazoak diraute (eskola mapa, lanbide karrera, galdutako eskubideak berreskuratzea...) eta beste batzuk gehitu dira, ia erabateko soluziorik gabe (eskola bereizkeria, ratioak, hezkuntza politika, sareen finantziazioa...)

    CCOO Irakaskuntzak, bilkura hauetan bere proposamenak hartzean, ohiko amultsutasuna espero du, horixe izan baita alderdi eta hauteskundeekin orain arte eman den ohiko jokabidea.

    CCOO Irakaskuntza

    2020ko martxoaren 4

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.