Oraingoan ere, beti bezala, Irakaskuntza zuen ondoan

  • Pandemia honekin bizitzen ari garen egoera salbuespenekoak gure lan egiteko modua aldatu du, baina ez gure animoa eta ezta gure ahalegina ere. Telelanaren bidez ohiko ordutegiarekin, edo egoitzetatik, ahal den bitartean, zuen ondoan jarraituko dugu.

27/03/2020.
Ahora, como siempre, Irakaskuntza a vuestro lado

Ahora, como siempre, Irakaskuntza a vuestro lado

Hasitako administrazio-prozesuen etenaldiak zenbat iraungo duen ez dakigun arren, Hezkuntza Sailari elkarrikuste bat eskatzen jarraitzen dugu, abian den ikasturtearen etorkizuna argitzen laguntzeko. Badakigu erabakiak hartzeko dauden zailtasunez, baina ezin dugu onartu hezkuntza sektore publikoko milaka langileri eragiten dieten gaietan gu baztertzea.

Izan bitez lerro hauk zuen etxeetatik egiten ari zareten lanarekiko gure babes eta errespetu adierazpena. Laster galdera-sorta labur bat helaraziko dizuegu, zeuen balorazioak helaraz diezazkiguzuen. Irakaskuntzak behar gaituzuen lekuan egoten jarraituko du.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.