HORRELA, EZ!!

  • Hezkuntza Sailak hezkuntza erkidegoarekin egindako bilkurak, Cristina Uriartek emandako lehena, euskal gizartearen gainerakoak baino lehen, informazioa jasotzeko baino ez du balio izan.

Agian, horixe izan daiteke bilkura osoaren elementurik positiboena, hots, gure kexa jaso ahal izana, gaur arte jasotako informazio zuzen urriagatik. Bilkura honetan, sindikatuek, patronal pribatuek, ikastetxeetako zuzendaritzek eta familien elkarteek zuzeneko berriak jaso ditugu 2019-2020 iksturtearen bukaerarako non Hezkuntza Sailaren asmoak ezagutzeko aukera izan dugun. Besterik ez. Erabakiak hartuta zeuden eta uzten zitzaigun tarterik bakarra zera zen: gure zalantzak azaldu eta erantzunak jasotzea espero izatea. Inoiz ez zuzendutako edo adostutako erabakiak.

08/05/2020.
Lakua

Lakua

CCOO Irakaskuntzarentzat, gizarte elkarrizketa ukatzen duen honelako jokamoldea ez da gobernu batentzako egokia ezta galdetzen dioten bakoitzean berorretaz harro agertzen den lehendakariarentzat ere. Elkarrizketak, azaldu, entzun, eztabaidatu eta, ahal bada, adostu esan nahi du. Cristina Uriartek kudeatzen duen Kontseilaritzak nekez adostuko du, lehen pausoan geratu eta negoziazio baten pauso guztiak betetzeko interesik erakusten ez duenean.

CCOO Irakaskuntzak ez du ulertzen , sektoreko langile eta ikasleentzako osasun segurtasunik gabe, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 1go. mailakoek gelako jarduerara itzuli behar izatea. Ulergaitza da ere, ikastetxeetako zuzendaritzek hartu beharreko funtsezko gaiei buruz ezer ez proposatzea, hainbestetan eskatu eta orain erabil dezaketen ikastetxeetako autonomian oinarritua.

Kezkagarri da neurri bakar gisa, ondokoak aipatzea: ikasteteetako ohiko garbitasuna, sarrera eta irteera tartekatuak, segurtasun distantzia, maskarak eta xaboia derrigorrez erabiltzea eta gehiengoz 15 ikaslez osatutako taldeak. Non geratzen da sukarraren kontrola? Nork hornituko ditu sektoreko langileak BBEez? Kontuan hartuko al da prebentzio eta lan segurtasuneko ordezkarien iritzia? Susmo handia dugu bat-batekotasunak, planteatzen diren premien arabera, erabakiko duela azkenean.

Horregatik, CCOO Irakaskuntzak Hezkuntzako Mahai Sektoriala berehala biltzea eskatzen du, bertara erabakitzeke egon eta hezkuntza erkidegoan zalantzak sortzen dituzten gai guztiak eztabaidatzeko.

Documentación asociada
Documentación asociada

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.