Aurrez aurre sartu gabeko eskaeren protokoloa

  • Hezkuntza Saileko Administraizio eta Zerbitzuetako sailburuordeak 2020ko maiatzaren 19an emandako jarraibideen arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Irakasleak lanpostuetara aurrez aurre bertaratuko dira ekaineko lehen astean.
  • Bertaratze horretan bi kolektibok aukera izango dute telelanean jarraitzeko

21/05/2020.

1.- Bereziki sentiberak diren langileak:

2.- 14 urtetik beherako seme-alabak edo mendetasuna duten adinekoen kargua dutenak.

Adierazitako bi kolektibo horieik bideratu behar dituzten izapideak ahalik eta modu egokienean gauzatu ahal izateko, honela bideratuko dira:

1.- Bereziki sentiberak diren langileak:

Egoera horretan aurkitzen den langileak bere familia-medikuaren edo espezialistaren txostenak prebentzioko adierazitako helbidera helaraziko ditu: prebentziohezkuntza@euskadi.eus

2.- 14 urtetik beherako seme-alabak edo mendetasuna duten adinekoen kargua dutenak:

Eskaaera EIZU bitartez egingo da:

Lizentziak eta baimenak/Nahitaezko betebeharrak eta hauteskunde prozesuak/ nahitaezko betebeharrak betetzeko.

Erantsi beharreko dokumentuak erantsi:

Ausentzia ziurtatzen duen ziurtagiria atalean: I Eranskina eta errolda agiria eta empresa ziurtagiria.

Bi gurasoak irakasleak diren kasuetan bietako bati emango zaio baimena eta ordutegia ofizioz egiaztatuko da.

Aldez aurretik eskerrik asko zuen lankidetzarengatik.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.