Patronalaren blokeo eta fede txarrak zein hezkuntza sailaren pasibitate eta inakzioak ekintza sindikala eta juridikoa aktibatu beste biderik ez digu utzi

  • Birkokapen akordioa ez betetzeko asmoen aurrean Ekainak 17 eta 18 an mobilizazioak berrabiaraziko ditugu

11/06/2020.
Rueda de prensa 20200611

Rueda de prensa 20200611

Denok dakizuenez azaroan, lan gatazka gogor baten ondoren, gehiengo sindikalak eta patronal nagusiak akordio bikain bat sinatu genuen EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeen sektorerako, eduki oso garrantzitsuak dituena, eta langileen lan baldintzak nabarmen hobetzen dituena.

Besteak beste soldata eta lan baldintzak finantzaketa publikoarekin lotzeko patronalen betiko asmoa sahiestea, galdutako eros-ahalmenaren ia erdia berreskuratzea, kolektibo ezberdinentzat lan pertsonalerako ordu osagarrien aitortza, % 75ko lanaldiko erretiro partziala eta kolektibo guztientzat lanaldiaren % 100ean eta lan kontratu mugagabearekin errelebistak kontratatzea, zeinak birkokapenerako irizpide objektiboak ezartzearekin batera, matrikulazioaren beherakadagatik lanpostua galdu dezaketen langileak birkokatzeko bermea suposatzen duen.

Patronal eta sindikatuok greba amaierako akordioaz gain, birkokapen akordioa hitzartu eta sinatu genuen Hezkuntza Sailarekin, zehaztasun eta xehetasun gehiago ematen dituena eta prozedura eta helburuen inguruko zehaztapen gehiago dituena.

Greba amaierako akordioan jasotzen diren funtsesko edukietako asko jada ikastetxeetan aplikatzen ari dira, hala nola soldata igoerak edota lan kargak arintzeko ordu osagarriak eta lanaldi murrizketak.

Patronalak ordea, adostutakoa bere gain hartzeko borondate oso eskasa adierazten ari da prozesua oztopatzen eta atzeratzen aritu da etengabe. Azken oztopoa, lanpostua galtzen duten langileak birkokatzeko, patronalak jada sinatuta dituen funtsezko irizpideak erreglamenduan sartzeko asmorik ez duela izan da, lehendik hartutako konpromisoak indargabetu nahi baititu, birkokatze sistemaren eraginkortasuna erabat kolokan jarriz. Lanbide Heziketari dagozkion edukietan ere aurrerapausorik ez du eman.

Bestetik, Hezkuntza Sailak birkokapen Akordioa betearazteko duen erantzukizuna eta eragiteko aukera ikusita, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek gurekin biltzeko eta egoera bideratzeko aktiboki parte har dezala eskatu diogu behin baino gehiagotan. Eskaera hori ez da aintzat hartu ordea azken momenturarte, eta gurekin harremanetan jartzeko Ekainerarte itxaron du.

Patronalaren asmoa greba-amaierako akordioaren baldintzak eta espiritua aldatzea izan da. Gobernuaren finantzaketa jaso nahi du erretiro partzialen kostua ordaintzeko, baina bere gain hartu gabe lanpostua galtzen duten sektoreko langileak erizpide objetiboen bitartez birkokatzeko konpromezua, beren aldebakarreko kontratazio politikari eutsiz. Azken batean, birkokapenaren inguruan adostutakoa ez du bete nahi.

Egoera honen aurrean, sindikatuok gure esku dauden tresna guztiak aktibatu beste biderik ez dugu greba amaierako akordioan jasotzen diren eduki guztiak abian jar daitezen.

Horrela, patronalaren blokeoaren aurrean birkokapen prozedura datorren ikasturtetan abian jarri ahal izateko pausoak aldebakarrez aktibatzen hasi gara jada, prozedura abian jartzeko oztoporik ikusten badugu bide juridikoa abian jarriko dugu, eta Ekainean greba amaierako akordioan adostutako edukien betearazpena exijitzeko lehenengo mobilizazioak deituko ditugu. Besteak beste Ekainak 17 eta 18rako elkarretaratzeak KE patronal nagusiaren egoitza aurrean zein Hezkuntza Sailaren Bilboko egoitza aurrean.

Patronalei greba amaierako akordioan jasotako edukiak adostutako terminoetan bere gain hartu, Lan hitzarmenean txertatu eta betetzeko galdegiten diogu. Hezkuntza Sailari berriz, birkokapen akordioa betearazteko bere esku dauden mekanismo guztiak abian jartzeko.

Bestela, mobilizazioa, ekintza sindikala zein juridikoa intentsifikatzen joan beste biderik ez digute utziko.

Documentación asociada
Documentación asociada

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.