Hezkuntza Sailak “normaltasun” berrira egokitutako ikasturtea nahi badu, 343 milioitako baino inbertsio handiagoa beharko da.

  • ccoo Irakaskuntzak 2020-2021 ikasturterako proposamenak aurkezten ditu

Sindikatuak Hezkuntza Sailari hezkuntza plan bat helarazi dio. Bertan, inbertsioari eta segurtasun eta higieneari dagozkion alderdiak zehazten dira, euskal hezkuntza erkidegoan jasandako pandemiaren osteko krisia gainditzea bermatzeko.

12/06/2020.
Inbertsioa

Inbertsioa

COVID-19aren osteko ziurgabetasunak, euskal hezkuntza sistemak bere gain hartu beharko lukeen bi errealitate sortu du: konfinamenduak eragin dituen desberdintasun sozioedukatiboak txikiagotzeko egokiro sendotu eta, eman daitekeen agerraldi berria dela eta, hezkuntza ikaskuntza-irakaskuntzaren jarraipena ziurtatzea.

Errealitate berri honenganako arreta horrek, ikastalde txikiagorekin, 2.400 hezkuntza unitate berri sortzea ekarriko du. Hezkuntza etapa ezberdinetako egungo ratioak aplikatuz gero, 7.600 irakasle kontratatu beharko dira. Gainera, aldibaterako izanda ere, konfinamendualdian izandako arazoak saihesten saiatuz, ikasleak online atenditu behar izateko, Sailak 6 milioi euro gehiago ordaindu beharko ditu, ekipamendu berrirako eta egungoa egokitzeko. Azkenik, azken urteotan hainbeste gutxitu den aurrekontu-sail bat eskaini beharko zaio irakasleen prestakuntzari ere; honetarako, 22 milioi euro inguru beharko lirateke.

Hezkuntzaren ikuspegitik, CCOO Irakaskuntzak zera proposatzen du: irakasleek eta pertsonal sozioedukatiboek ikaskuntza-irakaskuntza prozesu guztiei aurre egiteko, baldintza soziolaboral hoberenak izan dezatela bermatzea; eskola inklusibo baterantz aurreratzeko orduan, hezkuntza administrazio desberdinak (autonomikoa, forala eta lokala) egoki koordinatzea; telelana arautzea, ikasleen ratioak gutxitzea, talde multidiziplinarrak sortzea, eskola curriculum-ak nabarmenki gutxitzea; irakasleen eta ikasleen prestakuntza teknologikoa hobetzea. Hauexek dira aurkeztutako proposamenetatik zenbait.

Gaitasun eta oinarrizko ikaskuntzen egokitzapen prozesuak, koronabirusaren eraginez aldatua, ikasleentzako beka eta languntza programa bat diseinatzea ere eskatzen du, zenbait leku eta Euskadiko ikastetxetan handiak diren eskola ezberdintasunak nabarmen gutxitu daitezen.

Proposamen guzti hauek Hezkuntza Sailarekin eta baita, gizarte-elkarrizketaren barnean, gainerako administrazioekin ere adostu egin behar dira, etxea eta lana beteragarri egitea bere azken euskarri gisa beti Hezkuntzari egokitu ez dakion.

CCOO Irakaskuntzak espero du oraingoan, aurreko eskaintzetan ez bezala, Kontseilaritzak proposamen sindikala kontuan hartu eta negoziazioari bidea ematea, euskal hezkuntza erkidego osoaren onurarako izango dena, gorabeherarik eta tentsio gehigarririk gabe ikasturte berriari hasiera eman diezaion.

CCOO Irakaskuntza

2020ko ekainaren 12

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.